Arrasate Judo Elkartea - Guri buruz

Arrasate Judo Elkartea 1978an sortu zen eta urte guzti hauetan judoaren 'dohainak' defendatu eta erakutsi ditu Arrasaten. 6. DAN Julio Gallego Rocha-k zuzenduta, klubak gaur egun 2010 eta 2018 artean jaiotako 50 judoka inguru ditu. Gehienak arrasatearrak badira ere, bailarako beste herri batzuetako judokak ere baditu.

 

Juliok behin baino gehiagotan jokatu du Euskadiko hautatzailearen papera, baina nazioko eta nazioarteko txapelketez gain, irakaskuntzarako bizi da eta bere esperientzia guztia ikasleei eskaintzen die astetik astera.

 

Gaur egun Juliok 2. DAN Gaizka Aranegi Murua-ren laguntza paregabea dauka eta bien lanari esker, kirol-emaitza handiak lortzen ari dira. Errespetua eta diziplina bezalako balioak sustatzeaz gain, ikasleei kirolean zein bizitzan ahalik eta ahalmen handiena lortzen laguntzen diete.

Nola laguntzen die judoak haurrei?

Judoa aukera ezin hobea da haur eta nerabeen garapen integrala sustatzeko. UNESCO-k judoa hastapen kirol hezitzailerik onena izendatu zuen 4 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako. Izan ere, gorputz heziketa integrala ahalbidetzen du, bere aukera psikomotor guztiak indartuz (kokapen espaziala, perspektiba, lateraltasuna, jaurtitzea, bultzatzea, arrastaka ibiltzea, jauzi egitea, errodatzea, erortzea, bi esku eta oinekiko koordinazio bateratua eta independentea, etab...) eta gainerako pertsonekiko harremanetarako, jolasa eta borroka elementu integratzaile eta dinamizatzaile gisa erabiliz.

Umeentzako klase dibertigarriak eta hezigarriak, bizitzarako balioak eta trebetasunak irakatsiz. Ezagutu gure metodologia eta praktikatu judoa gurekin.

Zure burua defendatzen ikasiko duzu eta konfiantza irabaziko duzu zure buruarengan. Jiu Jitsu-ari esker sasoian jartzen ikasiko duzu eta malgutasuna hobetuko duzu.

Trebetasun fisiko zein mentalak hobetuko dituzu eta arrisku egoerei eraginkortasunez aurre egitea ahalbidetzen duten teknikak ikasiko dituzu.